SEIGARREN MAILAKO IKASLEAK ERREZUN EGON GARA!

2025/06/03

Osteguna goizean Errezutik Lezaunera ibilbidea egin ondoren, Lezaunen bazkaldu genuen etxetik eramandako bokata eta bueltan itzuli ginen Errezura. Errekan eman genuen arratsaldea eguraldi ona probestuz eta afaria egin genuen Errezuko elkartean, familiak lagunduta. Eskerrik asko! Azkenik, kanpin dendetan primeran lo egin ondoren, goizean goiz gosaldu eta errekara joan ginen, berriz ere. Eguerdiko 12ak inguru familien laguntzarekin buelta egin genuen Zumadiara. Egonaldi paregabea izan zen! Eta nola ez, eskerrik asko lagundu gaituzuen familia guztiei!!!