2024/11/21

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

GAU BELTZA ZUMADIAN!

Geocatching ibilbidea Abartzuzan.

2024/11/12

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

Geocatching emakumeen ibilbidea

Ikasturte hasiera

2024/09/10

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

Ikasturtea hasi da

Ekainaren 5ean,  Nafarroako Waterpoloko jokalari ezaguna Abartzuzako eskolara etorri zen gurekin egotera.

2024/06/11

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

Naia Duran Zumadia eskolan bisitan egon da

— 7 Elementu orri bakoitzeko
1 - 7 erakusten 14 emaitzetatik.

MOZORRO PRESTAKETA ZUMADIAN!

Responsive Image

IKASLE KONTSEILUA

Neguko oporretatik bueltan, lanean jarri gara eta ikasle kontseilutik proposamen desberdinak zabaldu ditugu gure eskolaren funtzionamendua hobetzeko asmoz.Hona hemen horietako batzuk:
Responsive Image

NEGUKO OPORREN HASIERA OSPATU DUGU ZUMADIA ESKOLAKO KOMUNITATEAK

Goiz osoko egitarau baten bitartez, oporrei hasiera eman diogu ikasle, irakasle eta familiak batuz.

Goizeko 10.30etan eskolatik abiatu gara frontoi ingurura, kalejiran eta kantuan. Bidean kantatzeko bi geldialdi egin ondoren frontoira iritsi gara eta hamaiketakoa hartu dugu. Bertan, Mari Domingi eta Olentzerorekin elkartu gara eta gure ikasleentzat prestatutako opariak jaso ditugu. Azkenik, eskolara itzuli gara eta maila ezberdinen arteko ikasleak jolasten ibili gara 13.45etan etxera joan garen arte.

 

Neguko oporrekin gozatu dezazuela!

Jarraian irudietan ikus dezakezue goizeko jarduna.

Zumadia eskolako ikasleek irteera egin dute Planetariora

Joan den azaroaren 21an, Haur Hezkuntzako ikasleak Planetariora joan ziren. Aldiz azaroaren 28an  LH1- 2 -3 eta LH6ko ikasleek bisita egin zuten.


Responsive Image

Bostgarren mailako ikasleek bi ikasleri eta irakasle bateri elkarrizketa egin genien, zer egin zuten jakiteko. Etxaun Eraso eta Ibai Gambra ikasleak eta Larraitz Diaz irakaslea elkarrizketatu genituen. Etxaunen arabera, “astronautak eta planeten gauzak ikasi zituzten eta oso ongi pasa zuten” eta aipatu zuten berari gustatuko litzaiokeela bere familiarekin hara joatea.

Bigarrenik, Ibai Ganbraren arabera, “jan egin genuen eta astronauten eta planeten gauzak ikasi genituen, oso polita esperientzia”. Baita ere aipatu du, “bueltatuko nintzen berriz ere”.

Bukatzeko, Larraitz Diazen arabera, “ Pazienzia gehio edukitzen ikasi zuen , oso ongi pasa zuen eta, azkenik, autobusa hartu zutela eta Iruñara joan zirela. Iritsi zirenean euria egiten ari zuen eta aterpe batean hamaiketakoa jan zuten . Ondoren, planetariora joan ziren eta han pelikula bat ikusi zuten. Pelikula ikusi eta, gero, bazkaldu zuten . Jarraian, paseo bat eman zuten Yamaguchi parketik eta txangoa bukatzeko autobusean bueltatu ziren.

Goizeko bederatzietan autobusa hartu eta planetariora abiatu ziren, Hamarretan planetarioa bisitatu zuten , hortik atera zirenean hamaiketakoa hartu eta eskolara bueltatu ziren.

Responsive Image
Responsive Image

Hemen duzue gure ospakizuna irudietan!

Responsive Image

HILABETEKARIA