KORRIKA TXIKIA OSPATU DUGU! - Zumadia - Ikasnova
KORRIKA TXIKIA OSPATU DUGU! - Zumadia
KORRIKA TXIKIA OSPATU DUGU!
2026/02/18
Goiz eder zein freskoarekin abiatu gara goizeko 10.45etan gure bi urteko zitan.
Aurtengoan Eraulgo Artetik abiatu dira familia batzuk eta eskolara iritsi direnean lekukoa pasa diete eskolako nagusienei, seigarren mailako ikasleei. Aurrera egin eta LH4-5eko ikasleek hartu dute; ondoren, LH2-3 mailakoek eta, gero lehen mailako ikasleek. Azkenik, Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izan da eta hauek burutu dituzte azken metroak frontoira iritsi baino lehen.
Behin frontoira iritsitakoan lekukoak zekarren mezua irakurri dugu eta hamaiketako goxo batekin bukaera eman diogu goizari.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta familia elkarteari bereziki, hamaiketakoa prestatzeagatik zein azpiegituran eskainitako laguntzagatik!
Gora korrika eta gora euskara!!!
