IRAKURKETA PARTEKATUA ZUMADIAN! - Zumadia - Ikasnova
IRAKURKETA PARTEKATUA ZUMADIAN! - Zumadia
IRAKURKETA PARTEKATUA ZUMADIAN!
2026/04/22
Irakurketaren Nazioarteko Eguna iristear dagoen honetan, irakurketa partekatua egiteko aukera probestu dugu eskolan. Kasu honetan, astelehen arratsaldean Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako ikasleek Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek ipuinak kontatzen ibili ziren.
Gainera, seigarren mailako ikasleak ere Haur Hezkuntzako gazteenekin zein Lehen Hezkuntzako lehen mailakoekin ipuinak kontatzen ibili ziren ere.
Ipuin hauek, Bakea eta Elkarbizitza dinamikaren baitan landutako liburuak probestuz landu egin dira. Kasu honetan, bi ikasle nagusik bi ikasle gazteagoei ipuinak kontatu zizkieten, alde batetik, eta ikasle nagusienek gela osoari, bestetik.
Azkenik, gogoraraztea aste osoan zehar dinamika ezberdinak izango ditugula eskolan. Ederra izan zen sortutako giroa!!
