IKASTURTE BUKAERA ITZELA IZAN DUGU ZUMADIAN! - Zumadia - Ikasnova
IKASTURTE BUKAERA ITZELA IZAN DUGU ZUMADIAN! - Zumadia
IKASTURTE BUKAERA ITZELA IZAN DUGU ZUMADIAN!
2026/06/23
Azken bi egunak bereziak izan dira Zumadia Eskolan.
Ostegunean, hilak 18, seigarren mailakoen agurra egin genuen. Goizeko 9.30etan psikogelan elkartuta opariz eta oroigarriz bete genizkien ikasleei eskuak. Baita kantaz, dantzaz eta bertsoz osatu genuen emanaldia ere. Gero, hamaiketako komunitarioarekin bukatu genuen goiza
Ostiralean, ordea, urtero bezala igerilekuetara egin genuen bisita. Goizeko 10etan eskolatik abiatuta, igerilekuetako atarian hamaiketakoa jan eta bertan eman genion bukaera ikasturteari.
Uda ona izan eta datorren ikasturtera arte!!!
