Journal Content Display

BUELTAN GARA!

2026/09/18

Bigarren astea bukatzear dugu Zumadia eskolan. Ikasturte hasierako nagiak kenduta, urtero bezala Zumadiarra Naiz proiektuarekin abiatu dugu ikasturtea. Aurten Zumadia lurraldeko kiroletan jarrita fokoa urriaren erdira aldera arte ibiliko gara inguruko jarduera fisikoa aztertzen. Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleak lurraldeko frontoiak aztertzen ibiliko dira, bigarren mailakoak kirola eta osasuna uztartuko dute, hiru eta laugarren mailako ikasleak herri kirolekin ibiliko dira eta bosgarren eta seigarren mailako ikasleak, aldiz, txirrindularitza hautatu dute.

Ikasturte paregabea izan dezagula!