Visor de contenido de la página de visualización

Zumadiarra Naiz proiektuaren aurkezpenak egin ditugu

09/10/2026

Urtero bezala, ikasturteko lehen proiektua da, amankomuna, ikasgela bakoitzak bere ekarpena egin duelarik. Aurtengo gaia Zumadia Lurraldeko Kirolak izan da.

Lehen Hezkuntzako lehen mailakoek lurraldeko frontoiak landu zituzten. Bigarren mailakoek, kirola eta osasuna. Hirugarren mailakoek, herri kirolak eta ikastetxeko nagusienek, aldiz, txirrindularitza landu zuten, espezialitate guztiak landuta.

Atzo arratsaldean haien aurkezpenak modu ederrean burutu ahal izan zituzten.

Gora kirola eta osasuna eta gora Zumadia!

.