Ospakizunen ikasle kontseilua ospatu dugu. - Zumadia - Ikasnova
Ospakizunen ikasle kontseilua ospatu dugu. - Zumadia
Ospakizunen ikasle kontseilua ospatu dugu.
2024/12/18
Inauterien ospakizunei buruz hitz egiten egon gara eta mozorratzeko aukeratu dugun gaia basoa da.
Irudian ikasle kontseiluko batzarra.
Aurreko ostiralean, azaroaren 22an, hasi ginen gai honekin eta eskolako lagun batzuekin hitz egiten egon ginen guztion artean adosteko zein izango zen hurrengo urterako inauterietako gaia.
Horrela, lh6ko ikasleak gelaz gela pasatu ginen arduradunak hartzeko eta proposamenak egin zitzazketela aipatzeko. Irakasleen klaustrora gure proposamena luzatu eta oneritzia eman zuten.
Urtarrilean maila bakoitza zertaz mozorratuko diren adostuko dugu, beti ere, basoarekin loturiko gauzak izan behar dira, bai ala bai.