LH6ko ikasleek bere proiektuen aurkezpena egin dute

2025/02/10

Joan den ostegunean, otsailaren 6an,  seigarren mailako klasean proiektuen aurkezpenak egin zituzten lh6ko ikasleak. Familia asko etorri ziren aurkezpenak ikustera,  baita bostgarren mailako ikasleak ere.

Gabonetatik bueltan zirkuitu elektrikoak lantzen hasi ondoren, maketa ezberdinak eta aurkezpen bat hasi ziren egiten. Egindako maketetan argia sartu zuten, aurretik sortutako zirkuito elektrikoen bitartez.

Honez gain,kotxe elektrikoak ere sortu zituzten zirkuito elektrikoak eta motorrak lotuz. 

Baita ere, hurrengo egunean, Haur Hezkuntzako ikasleak bisitan etorri ziren, proiektuetan landutakoa ikusi ahal izateko. Aurkezpen hauekin, bukaera eman zioten bigarren hiruhilekoko lehen proiektuari.