Inauteriak!

2025/03/11

 

Otsailaren 26an Zumadia eskolan inauteriak ospatu ditugu.

Lehenengo lan uztea euki genuen 11 arte. Gero, eguberrietako egurra erre genuen eta kalejirari hasiera eman genion. Herrian zehar ibili ginen eta hiru geldiune egin genituen. Horietako bakoitzean talde bakoitzak, gelan landutako dantzak edo antzerkia burutu genuen. Azkenengo geldigunean ( frontoian ) euskal dantzak dantzatu genituen familiekin batera. Dantzatu eta gero eskolara bueltatu ginen . 

Basoa izan da  aurtengo inauterietako gaia eta pertsonai desberdinen bitartez karrikadantza polit bat bizi izan dugu.

Hauek izan dira aurtengo pertsonaiak:

Haur hezkuntzakoak Hontzak, lehenengo eta bigarren mailakoak Jentilak, hirugarren eta laugarren mailakoak Mari eta Zezengorri, bostgarren mailakoak Ainarak, eta seigarren mailakoak Zikiñosoak.

Zeinen ongi pasa dugun!