ESKI KANPAINAN IBILI GARA ZUMADIARROK - Zumadia - Ikasnova
ESKI KANPAINAN IBILI GARA ZUMADIARROK - Zumadia
ESKI KANPAINAN IBILI GARA ZUMADIARROK
2025/02/20
2025eko otsailaren 10etik 14ra LH5-6 mailako ikasleak Espartzako kanpinean gelditzea egokitu zitzaien.
Astelehenean goizeko 08:30 autobusez Zumadiatik atera ziren eta Espartzara iritsi ondoren pistetara igotzea egokitu zitzaien. Bertan, goiz osoan zehar eskiatzen ibili ziren. Horrela egin zuten ere egunero goizetan, 9etatik 14ak bitarte.
Arratsaldetan, ordea, ekintza ezberdinak garatzea egokitu zitzaien: astelehenean herri kirolak, asteartean scape rooma, asteazkenean gaueko zerua hitzaldia eta ostegunean, azkenik, diskoteka ospatu zuten.
Oso egonaldi polita izan da, batez ere, denbora librea egokitzen zitzaienean eta kanpinean jolasten ibiltzen zirenean ere. Ostirala arratsaldean itzuli ziren.