Martxoak 8 - Zumadia - Ikasnova
Martxoak 8 - Zumadia
Martxoak 8
12/03/2025
Martxoak 8 Larunbata zenez martxoaren 7an landu genuen emakumeen eguna. Aurtengo emakumeak margolariak izan dira:
-Haur Hezkuntzako ikasleak Miren Huarte aurkeztu zuten eta ilustrazio tailerra egin zuten bere bisita probestuz.
-Lehenengo eta bigarren mailakoak Garbiñe Basarteren aurkezpena egin zuten.
-Hirugarren eta laugarren mailan Itziar Nazabal aukeratu zuten.
-Bosgarren mailakoak 3 margolari aurkeztu zituzten: batetik Isabel Bakedano, bestetik Hilma af Klint eta, azkenik, Olatz Cadina. Kasu honetan, maketa bat, margolan bat eta marrazki bat egin zituzten.
-Seigarren mailakoak Mentxu Gal margolaria aurkeztu zuten eta jolas bat proposatu zuten, haien egindako margolan bat eta koadro erreal bat konparatuz.
Nahiz eta egun berezia izan, eguneroko berdintasunaren alde egiten dutela azpimarratu dute Zumadia Eskolako ikasleek.