June Kintana disko jaurtitzailea bisitan eduki genuen Zumadia eskolan

14/03/2025

Martxoak 10ean, June Kintana, disko jaurtitzaile profesionala gure eskolara etorri zen "NAFARROAKO EMAKUME KIROLARIEN HITZALDIAK IKASTETXEETAN" programaren bitartez. 

Hasieran bere bizitza profesionalari buruzko aurkezpen bat egin zigun, ondoren oso gustora aritu ginen galderak luzatzen. Berak ekarritako disko batzuekin jaurtiketa batzuk egin genituen kanpo espazioan eta taldeko argazki batekin amaitu genuen.

Oso gustora aritu ginen eta arratsalde bikaina pasa genuen elkarrekin.

Eskerrik asko June gure eskola aukeratzeagatik!